Archive

Archive for the ‘erandio’ Category

>ALAKRANA KASUAZ HARATAGO : más allá del Alakrana

otsaila 11, 2011 Utzi iruzkina

>

Alakrana bahiketaren kasua epaitegietara itzultzearekin batera 47 egun iraun zuen bahiketa lazgarri hura bolo-bolo darabilte hedabideek, berriro ere .
Bermioko atunontziaren bahiketa kasu honek arrantzaleen familiak eta euskal gizarte osoa kexka bizian eduki gintuen , itsaslapurren gaiak, telebistetan, egunkarietan, irratietan, sarean ,..gaurkotasun oso bereganatzen zuelarik
Baina gertaeraz haratago bibliotekan honen inguruko argibide gehiago emon beharra ikusi dugu eta hau dela eta liburu hau aurkeztera gatozkizue.
Estos días se está celebrabdo el juicio por el caso del secuestro del atunero bermeano Alakrana.
Aquel secuestro mantuvo en vilo a la familia de los arrantzales y a la sociedad vasca en general durante 47 días hasta el desenlace del mismo.
Aquel acontecimiento pueso en primera plana el tema de la piratería al que queremos contribuir a dar un poco más de luz desde la biblioteca.

>MOMON GOXO GOXO

azaroa 5, 2010 Utzi iruzkina

>

Gurasoentzako liburuxka sorta honetan 4-6 urte bitarteko gure seme alabeei elikadura egoki baten beharra eta abantailak era egoki eta dibertigarrioan azaltzen zaizkigu.
Zer esanik ez dago umengan elikadura egoki batekiko kontzientzatzea lan arras gatza dela baina liburuxka hauen laguntzarekin agian lan neketsu hau denbora pasa dibertigarri bihur liteke

En esta colección de pequeños libros pensada para padres y madres con hijos e hijas entre 4 y 6 años, se nos presenta de manera amena la necesidad y las ventajas de una alimentación equilibrada.
No hace falta decir que concienciar a nuestros hijos e hijas sobre la necesidad de una dieta equilibrada es cuando menos un trabajo complicado, pero esperamos que con estos libros la tarea se torne en amena y divertida

>ORBETARRAK

urria 22, 2010 Utzi iruzkina

> “Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaike- taren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertuko dizkigute beren kezka eta buruhausteak eta familiako kideen oroitzapenak.”

Hauxe leike Joan Mari Irigoien idazleak orain dela bi urte hasitako Orberetarrak trilogiari amaiera ematen dion “Nor bere bidean” tituluaren nondik norakoen laburpen xumea .
Hiru liburu ederrak, hirurak dagoeneko zure liburutegian.

Ez galdu aukera .

Fitxa

>INFORMAZIO ASKATASUNA ARRISKUAN?

Iraila 30, 2010 Utzi iruzkina

>

Gai hau jorratzerakoan txikitan Tip y Coll umoristeei entzun nien txiste bat etortzen zait gogora. “Ahora hay libertad de prensa , ya puedo comprar el periódico que me de la gana”.
Orduko hartan ez nuen txistearen iroina ulertu. Urte dexente pasata konturatu naiz esaldiaren ironia ezkutuaz, hots, kontua ez datza informazioaren kontsumoan , informazioa elkarbanatzean baino.

Informazio askatasuna giza-eskubidea da, norberak pentsatzen duena besteei heleraztean eta pertsona gisa aberasteko besteek pentsatzen dutena norberak jakiteko eskubidean datzana.

Gaur, interneta dela eta, informazioaren mundua nabarmen aldatu da. Baina orain dela gutxi arte informazioaz berba egiten bagenuen kazetaritza eta kazetariak geneuzkan hizpide, gehienetan.

Sorta honetan kazetaritza, informazio askatasuna, informazioaren manipulazioa, jorratzen duten hainbat liburu aurkezten dizugu.

Informatu, zure eskubidea eta betebeharra dalako.

Recuerdo que em mi infancia los humoristas Tip y Coll definían la libertad de prensa como “poder comprar el periódico que me de la gana”. No entendía la ironía. Con el paso de los años me he dado cuenta. La libertad de información está en la acción de comunicar, en compartir información, no en el simple acto de consumir información.

La libertad de informacion es un derecho, derecho a compartir con los demás lo que uno piensa, lo que sucede, y derecho a conocer lo que piensan los demás, lo que les sucede a los demás para enriquecerse como persona.

Hoy debidio a la aparición de Internet el mundo de la información ha conocido un cambio radical, pero hasta hace poco hablar de información era casi sinónimo de periodismo y de periodistas.

Te presentamos una colección de libros sobre periodismo, periodistas, libertad de información y manipulación de la misma.

Infórmate. Es un derecho. Es un deber.

>Atsekabe zaitut

Iraila 17, 2010 Utzi iruzkina

>

Irati Jimenez Uriarte (Mundaka, Bizkaia, 1977) idazlearen azken lana aurkezten dizuegu, fresko freskoa.
Oraingo sarrera honetan gure ohiko iruzkin ganoragabeetan ez galtzearren liburuan bertan azaltzen duten laburpena baino ez dugu hemen jarriko.
Hala ere hemen dagoenaz asetzen ez bazara sartu hemen
On egin
Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Txakurrek eta katuek borroka-leku duten hiria.Minberatarren Jauregia, Negarguraren Plaza, Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak.Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrita jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondean izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.

>GOMENDIO OSAGARRIA : RECOMENDACIÓN COMPLEMENTARIA

uztaila 16, 2010 Utzi iruzkina

>

Ze pentsa ba! Uda denez gomendio barik utziko zintuztegula?! Ba ez.
Egia aitortuz dagoeneko argitaratutako Udako gidarekin nahikotxo gomendio duzue, baina , badaezbada, bestelako liburuxka bi dakartzagu interesagarriak direlakoan.

Aurrenak ”Rebeldes periféricas del S.XIX” du izenburu. Bertan XIX. mendeko ahaztutako 350 emakume iraultzaileren bizitzak aztertzen dira eta hauek ondorengo hainbat mugimendutan, (feminismoa, antimilitarismoa, naturalismoa, askatasun sexuala…) izan zuten eragina. Interesgarriak oso bertan azaltzen diren bai emakume zeatz batzuren bizipenak bai orokorrean emakumeek eragindako episodioen kontakizuna.

Hurrena “Crímenes truculentos en el Pais Vasco” da. Errez irakurtzen den liburu honetan gure herrian gertatutako hilketa adierazgarrienak eta beren protagonisten bizitzak agertzen dira.

Beno, ez esan ez garela zeuekin gogoratu eh!!?

¿Qué os pensábais? Pues sí, nos hemos acordado y volvemos a la carga con dos nuevas recomendaciones. La verdad es que con la guía de verano es más que probable que estéis saciados y saciadas, pero bueno, en cualquier caso os presentamos un par de libros “para completar”.

El primero lleva el título “ Rebeldes periféricas del siglo XIX”. La autora rescata del olvido a 350 mujeres y nos relata y explica la importancia que tuvieron estas mujeres del XIX en la gestación de posteriores movimientos como el antimilitarismo, pacifismo o feminismo.

El segundo es “Crímenes truculentos en el País Vasco” y el título que nos explica perfectamente el contenido de este volumen de fácil lectura.

Bueno, no digas que no nos hemos acordado eh?

>Kakoa : ilustratzailea

maiatza 20, 2010 Utzi iruzkina

>Kaixo guztioi:

Oraingo sarrera honetan ez gatoz inongo libururik edota gai konkreturik gomendatzeko liburutegirako hainbat lantxo egin dituen ilustrazaile bati buruzko hainbat datu ematera baizik.

Bere gerra-izena Kakoa bada ere Erandion aspaldidanik bizi den Aitziber duragontarra dago atzetik.

Liburutegirako hainbat lantxo egin ditu. Besteak beste Erandio kolorez margotu izeneko hiru liburuzka

Bigarren alea: Lehengo bizibideak

Eta orain argitaratutako azkena erandion kirolak eduki duen eraginari eskainia.

dena dela berari buruz gehiago jakiteko sartu hemen