>ARRUGAS – Paco Roca

azaroa 26, 2010 Utzi iruzkina

>

En esta ocasión, os recomendamos un cómic con una temática inusual o quizá una forma inusual de tratar un tema muy serio. Paco Roca nos acerca al mundo de las personas mayores, en concreto a los ancianos que sufren la enfermedad de Alzheimer, utilizando para ello un diario de imágenes que nos muestra lo agridulce de envejecer. Eso sí, de una forma clara y a la vez muy sensible.
Obtuvo el Premio Nacional del Cómic en 2008 y desde entonces ha sido reeditado en numerosas ocasiones.

Si quieres información sobre los trabajos del autor puedes acceder a su página web klikando aquí


Oraingo honetan, tematika desberdina duen komikia gomendatuko dizuegu. Paco Rocak pertsona nagusiengana hurbiltzen gaitu, Alzeheimer gaixotasuna dutenei hain zuzen ere. Horretarako zahartzearen gazi-gozoak erakusten dituen irudizko egunerokoa erabiltzen du. Hori bai, modu argiz eta halaber sentikorrez.
Arrugas komikiak 2008ko Komiki Sari Nazionala lortu zuen. Ordutik hona zenbait aldiz berargitaratu behar izan da.
Nahi baduzu egileari buruzko informazio gehiago hemen klikatzean bere web orrira joango zara.
Mailak:Uncategorized

>Argazkiak-irudiak liburutegian

azaroa 18, 2010 Utzi iruzkina

>

Lupe Lekuonaren saioa Leioako Liburutegian

Zera, Eibarren geundela Tolosako Txikibibliotekatik (“txiki” erabiltzaileekaitik, ez beste ezergatik ;-)) ea liburutegiak antolatzen dituen saioetan (ipuinkontalariak, lehiaketak…) argazkiak edo bideoak ateratzerik zegoen itaundu zuten.

Hona, horren kontura komentaturiko D. L. Kingen posta: http://www.davidleeking.com/2009/11/10/photo-permissions-at-the-library/

Bertan dioenez, lehenago zituzten argazkiak ateratzeko jarraibideak oso zorrotzak zirenez (argazki guztiek baimen sinatua behar zuten, antza) ba azkenik argazkiak ateratzeari utzi zitzaion. Egoera hori ekiditzeko asmoz, jarraibide malguagoak jartzea erabaki zuten liburutegiko abokatuarekin berba egin eta gero (guk ere geureekin egin beharko dugu berba)

Jarraibide berriekin aukera bi dituzte:

* Baimena eskatzea derrigorrezkoa da erabiltzailea modelo gisara edo lehen planoan ateratzekotan (Ermuko liburutegian ateratzen duten “Hileko irakurlea” jatort burura adibide bezala)

* Ez da beharrezkoa Liburutegiak antolatutako saioetan. Baina hori bai, programa bakoitzeko hasieran abisatu egin behar bertoratzen direnei (Honako antzeko testu hau darabilte: “Liburutegiak argazkiak egin ditzake edo bideoan graba dezake saioa bertan egiten diren programak sustatzeko asmoz. Ez baldin baduzu argazkietan atera nahi, abisatu mesedez liburuzainei”) Dena dela, saioa grabatzen zaudenean, erabiltzaileren batengan zooma erabiliz gero (atentzio-arpegia deigarria iruditu zaizulako edo beste edozerregatik) pertsona horren baimen sinatua beharko duzu baita, goiko puntuan esan bezala.

Komentarixutan, beste liburuzain batek bi puntu gehitzen dizkio Davidek esandakoari: a) liburutegiko Flickr (argazkiak Interneten eskegiteko zerbitzu bat) kontuari argazkiak zuzenean gehitzeko aukera ematen dietela erabiltzaileei eta b) ez dutela argazkietan edo bideoetan erabiltzaileen izenik ematen beraien baimenik gabe (azkenengo hau nahiko logikoa, egia esan)

Nahiko politika zentzuduna iruditzen zait, baina ez dakit zein mailaraino izan liteken aplikagarria geureanean, Estatu Batuetako legedia ezberdina izan litekelako hemengoarekin alderatuta puntu honetan.

Momentuz, argazkiren bat ateratzekotan baimena eskatzen diegu beti erabiltzaileei (nahiz ta, momentuz, idatzia ez izan. Agian komenigarria litzateke baimen-orriren bat prestatzea?) Haur-gazte erabiltzaileekin ahalik eta kontu gehien jartzen saiatzen gara baina egia ere bada liburutegiko webguneetan bizitasun puntu bat ebazten diola beldur honek.

Zer diozue? Zelan konpontzen duzue zuek argazki/bideon kontu hau?

Eguneraketa (2010-11-18) Post hau pasadan udaberritik geratu da hozkailuan (zirriborro bezala gorde ta bertan ahaztuta, parkatu) Baina dirudienez, argazkien kontu honek buruhausteak dakartza hainbat esparrutan. Horra adibidez, Sustatun agertu zen mezu hau larri horren erakusgarri gisa. Bertan dioenez, irudi eskubideak 1/1982 Lege Organikoan zehazten omen dira .

+++++++++

En la reunión de Eibar surgió la duda de cómo grabar las sesiones y programas organizados en la biblioteca. La pregunta tenía su punto agravante en tanto en cuanto se trataba de filmar sesiones que implicaban a usuariado infantil.

Al hilo de este tema David Lee King escribió un post sobre ello en el que comentaba que la política de fotos que seguían en su biblio era la de pedir permiso expreso sólo para las fotos en la que l@s usuari@s actuaran de modelos o salieran en primer plano (close-up) Para actuaciones o sesiones programadas por la biblioteca se limitaban a advertir a l@s asistentes de que el acto iba a ser grabado con intención promocional y que si no quisieran ser grabados hicieran el favor de advertírselo al personal de la biblio.

La solución parece sencilla y bastante juiciosa, lo malo es que no sabemos hasta qué punto podría ser aplicable aquí por la diferencia de legislación (todo ésto que comenta King se adscribe a la americana, que puede ser más permisiva)

Archivo este mensaje en el blog .

Que tengáis un buen fin de semana!

Actualización (18/11/2010) Este mensaje se escribió después de la reunión de Eibar y se ha quedado guardado como borrador. Desde entonces he encontrado una fuente que nos remite a la legislación española que regula estos aspectos. Podéis echarle un vistazo en el blog de La fotografía perfecta

Mailak:Uncategorized

>V Congreso Nacional de Bibliotecas (II)

azaroa 18, 2010 Utzi iruzkina

>Hemendik gatoz: V Congreso Nacional de Bibliotecas (I)

Irudia: E-liburuen irakurgailua (cc-by)

Eliburu irakurgaila (sony)

Lehenengo arratsaldeko mahaingurua eduki digitalen legezko arazoei ekin zion.

Ondo etorri zen, beraz, Francisco Javier Piñolen komunikazioa Las palabras son palabras, pero ¿cómo accedemos a ellas? (pdf) arratsalderako atzeratzea, e-liburuen maileguek dakartzaten arazo legaletaz jardun bait zuen. Piñolek gauza bat nahi zuen argitzea: behar-beharrezkoa dela e-liburuen mailegua arautzeko dagoen legedia bermoldatzea.

Dirudienez, Texto Refundido de la Ley de Propiedad Intelectual (TRLPI)-aren menpe dago oraingoz kontu hau. Presio taldeen (musika arlokoak aipatzen ditu batez ere) eragina zela eta europear araua sortu zen (2001/21/CE, pdf) banaketa (distribuzioa) komunikazio publikotik ezberdintzeko ukitu daiteken euskarria dela medio. Ixtorioa zera da, mailegu bat banaketaren marko legalean sar dadin objektu fisiko bat eman behar dela. E-liburuak irakurtzeko gailuak (ereaderrak) ez dira euskarritzat onartzen mailegatzen dena barruan doan edukia baita (ukiezina), beraz, e-liburuen mailegua komunikazio publikoaren esparru legalean sartuko litzateke.

Kongresuko Liburutegiaren Digital Preservation programaOstean, edizio-babes digitala eta egile eskubideen arteko orekari buruzko mahaingurua heldu zen. Eztabaidan (egia esan, komunikazio hutsetan geratu zen dena denbora faltagatik) Library of Congresseko William Lefurgy, Miquel Termens Graells, Juan José Marín López legegizonak eta Juan Carlos Fernández Molinak hartu zuten parte.

Estatubatuarrak liburutegiek ez dutela eduki digitalik batzen (eta kudeatzen) beldurragatik zioen. Babes digitala (preserbazioa) egileei eurei legokiela, baina gehienek ez dutenez puntu hori kontutan hartzen, nonork hartuko beharko lukela bere gain. Bere ustez, erantzunkizun hori liburutegiena izan beharko litzateke.

Miquel Termens, eduki digitalaren jabego intelektualeko baldintzak, edukian bertan kodifikatu daitezenaren aldekoa zen. Horretarako normalizaziora heltzeko beharra azalduz (PREMIS eta Dublin Core metadatuak erabiltzeari buruz jardun zuen). (hitzaldi osoa, pdf)

Bestetik, Fernández Molinak babes digitala egiteko baldintzak argitu zizkigun. Hiru baino ez dira; lanak ez baldin baditu autore eskubiderik (iraungi egin dutelako edo egileak herri jabarira (dominio público) emon duelako), autorearen baimenerakin baldin bada edo egile-eskubideen mugetan jaso baldin. Zertan datzate muga hauek? ba egile, ustiatzaile eta hiritarren arteko oreka batean (informazio eskubidea, pribatasuna izatearen eskubidea…) Honen kontura, lehenago komentaturiko Espainiako TRLPIari (batez ere 37 artikuluko hirugarren apartadoa) eta beste leku batzuetan egiten danari buruz ibili zen hizlari (AEBetako Digital Millennium Actari buruz, adbez.) Begiradatxoa merezi du legedi barriak izan behar lukenari buruzko gomendioak bere ekarpenaren azkenaldean (PDF)

Hurrengo eguneko emanaldia Kathryn Greenhillek hasi zuen.Kathryn Greenhill Gijonen Irudia, bere mahagaineko argazkia da

Liburuzain australiarrak liburetegia hackeatzea proposatu zigun eta baita adibide batzuk jarri. Hara Kris de Winter eta bere WordPress + Aquabrowser integrazioa katalogo berri bat sortzeko, Paul Hagon eta irudien koloreak identifikatzeko programa, Joann Ramson eta Koha liburutegiak kudeatzeko sistema edo Kete eduki digitalen batzailea, John Blyberg eta SOPAC2 katalogoa.

Gauza eta ekimen ugariren berri izateko moduko hitzaldia baina, batez ere, hacker gogo hori, gauzak muinetik kuxkuxeatzearena, egina emoten zaigunarekiko mesfidantza hori liburutegietara islatzea zuela helburu iruditzen zait. Merezi du bere Transformando la biblioteca pública irakurzeak (pdf).

Mailak:Uncategorized

>BESTE GU

azaroa 16, 2010 Utzi iruzkina

>

Oraingo honetan gazteentzako eleberri bat gomendatzen dizuegu. 12 urtetatik aurrerako nerabeei zuzenduta dago bereziki eta orain punta puntako gaia bihurtu den banpiroen mundua du gaitzat. Hori bai irudimenez eta umorez tratatuta.
Kristianen auzokideak, Morgandarrak, arraro samarrak dira. Haien etxea kobazuloa ematen du, gauez pertsianak igo egiten dituzte eta egunez itxita egoten da. Honez gain, Kristiani gauza arraro hasi zaizkio gertatzen, odolaren usaina urrunetik somatzen du eta ez du bere burua ispiluan ikusten. Banpiro bihurtzen ari ote da?

Asier Mendoza idazleak idatzitako Beste gu nobelak I. Mikel Zarate Haur Literaturako Saria irabazia du.
Mailak:Uncategorized

>V Congreso Nacional de Bibliotecas (I)

azaroa 10, 2010 Utzi iruzkina

>V Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas eraldatua

Pasadan astean (azaroak 3,4 eta 5) Gijónen V. Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas-a ospatu zen Biblioteca pública y contenidos digitales: retos y oportunidades lemapean. Era askotako jarrera eta (aurre?)eritzi bildu ziren bertan, baina ezin uka informazio eta liburutegien munduan aldaketa badatorrela (badagoela ere esango nuke) eta hori nabarmentzen zela.

Kongresuko ekarpenak ponentzietan eta komunikazioetan banatu ziren eta den-denak dituzue hemen eskuragarri.

RAEko idazkaria den Dario Villanuevak eman zion kongresuari hasiera La biblioteca de los ‘nativos digitales’ (pdf) hitzaldiarekin. Egun nonnahi agertzen direzen agoreroen oihuen (inprimatutako liburuak desagertu egingo direla, Internetek tenteldu egiten gaituela gainazaleko jakintsu bihurtuz…) gainetik igaro dezagula eta aurrera jarraitzeko irakurketaren sustatzean, J. A. Millánek diñon bezala, irakurketa (edozelango formatu eta euskarri dela medio) baita ezagutzaren gizarte honen giltzarri. Gerta lekiguken arazorik larriena, arrakala digitala generazio-arrakala bihurtu dezagula litzateke. Beraz, animo teknologi berriekin baina ikuspegia galdu barik. Hainbat libururen aipamena bota zuen. Beraien arteko aukera bat:

  • Umberto Eco ‘Apocalípticos e integrados ante la cultura de masas’ (hitzaldiaren egiturak gehien sor dion obra, hain zuzen)
  • Gabriel Zaid ‘Los demasiados libros’
  • James O´Donnell ‘Los avatares de la palabra. Del papiro al ciberespacio’
  • Edward Said ‘El arte de leer’
  • Sven Birkets ‘Elegía a Gutenberg. El futuro de la lectura en la era electrónica’ (apokaliptiko samarra hau)
  • Manuel Castells ‘La galaxia Internet’
  • Pisani eta Piotet ‘La alquimia de las multitudes. Cómo la web está cambiando el mundo’

Hauei Alessandro Bariccoren ‘Los bárbaros. Ensayo sobre la mutación‘ gehituko nieke. Oso irakurterreza (astero la Repubblica egunkarian argitaratzen zituen zatiekin osotutako liburua da) eta hala ere, aldaketei buruz oso era esanguratsu eta sakonean diharduena.

Ostean DOK Library kontzeptuaren atzean dagoen Eppo van Nispen tot Sevenaer izan genuen hizlari. Batzuk Tabakaleran emandako hitzaldiagatik ezagutuko duzue, eta ezagutzen ez duzuenoi, hurrengo batean bere hitzaldiren batera joateko aukerarik bazenute joan zaiteztela gomendatuko nizueke, showman ikaragarria da eta merezi dau zer esaten duenaz aparte zelan esaten duen ikusteak.

Bere hitzaldiaren muina liburutegiok eman behar dugun aldaketan zetzan. Egun, azpiegituragatik, hiritarren informazio eskaeretan abiapuntua izan beharko genuke, baina erabiltzaileok nahiago dute Googletik errazago aurkituko dituzten guneetara jo informazio bila. Informazioa modu erakargarriago batean aurkeztu beharko (honen kontura, adi, adibidez (errepikapenak bejon dagidala) Lorena Fernándezek Deustu Unibertsitateko liburutegira heldu berriak WordPressen aurkezteko garatu duen pluginera) eta liburutegiak jendea batzeko eta gustura egoteko lekuetan eraldatu beharko ditugu. Erabiltzaileentzako (eta, bide batez, bertan lan egiten dugunontzako) erakargarriago bihurtu (“gizon loditoan (fatman) pentsatu” zioen). Puntutxu batek baino ez zuen ilundu Epporen ekarpena: dirudienez HerBeheretan urteko 40 euro ordaindu behar liburutegiko erabiltzaile izateko, hortik erabiltzaile baino ‘bezero’ izena erabiltzea nahiago izatea. Baina zein punturaino litzateke onuragarria eskeintza kultural honegatik ordaindu behar izatea? (horra dilema, horra zer pentsa)

Ezer harrigarririk egiteko gai den gizon loditoa ginateke geu Epporen hitzetan

Denboraz larri genbiltzan eta osteko komunikazioak korrika batean egin behar izan ziren, baina hizlariei euren ekarpenak egiteko denbora eman zien. Horrela Nieves Gonzálezek Andalucíako autonomi erkidegoan garatzen dabiltzaten Plan Alba de Formación aurkeztu zigun. Herritarrak zein liburuzainak arlo digitalean alfabetatzeko programa (ehundik gora egitasmo sortu ditu). Interesgarria Documento marcoari (Docx) begiradatxoren bat botatzea.

Elena Sánchez Muñozek Galitziako liburutegi sarean liburutegi digitalei buruzko ikerketa (pdf) erakutsi zigun. Gune bi: www.rbgalicia.org eta www.opacmeiga.rbgalicia.org Liburutegi digital hauek eratzeko Luis Codinaren (Metodología y análisis de recursos en línea) adierazleetan oinarritzen zirela argitu zigun. Preserbazio lanetan PREMIS metadatuak erabiltzearen garrantzia adierazi zigun eta liburutegi digitalen erabilpena neurtzeko, log fitxeroen neurketaz aparte (nor sartu den, zer deskargatu den…) formularioak zuzendu zizkietela erabiltzaileei. Beraietatik datu bat: 18 urte baino gazteagoak, liburutegi digitala (era honetan aurkeztua, noski) gitxien erabiltzen duten giza-tartea direla.

Amparo Sánchez Rubio Gijoneko kongresuanAmparo Sánchez Rubiok eliburuak katalogatzerakoan sor daitezken arazoetaz (pdf) mintzatu zen. (Irudia Noemí Gómezena da) Larriena eduki berdinerako hainbat bertsio aurkezten direzenean agertzen zaigu: zein aukeratu katalogatzerakoan? Itaun horri erantzun nahian hainbat ekimen, baina agian interesgarriena FRBR inguruan dabilena litzateke (bertotik abiatuta RDA araua legoke edukiak deskribatzeko ontzia? edukiontzia? -rekin erlazionatuz) Dena dela, erregistro bakarra edo anitza egin, interesgarriena OPACean erabiltzaileari informaziorik gehien emotea litzateke (adbez. t856 eremua geurean)

Beno, ta momentuz uztera noa burmuina iraki-puntutik hurbilegi sumatzen dut eta.

Kongresuak luzarorako eman zuen, hona beste sarrerak:

V Congreso Nacional de Bibliotecas (II)

Mailak:Uncategorized

>MOMON GOXO GOXO

azaroa 5, 2010 Utzi iruzkina

>

Gurasoentzako liburuxka sorta honetan 4-6 urte bitarteko gure seme alabeei elikadura egoki baten beharra eta abantailak era egoki eta dibertigarrioan azaltzen zaizkigu.
Zer esanik ez dago umengan elikadura egoki batekiko kontzientzatzea lan arras gatza dela baina liburuxka hauen laguntzarekin agian lan neketsu hau denbora pasa dibertigarri bihur liteke

En esta colección de pequeños libros pensada para padres y madres con hijos e hijas entre 4 y 6 años, se nos presenta de manera amena la necesidad y las ventajas de una alimentación equilibrada.
No hace falta decir que concienciar a nuestros hijos e hijas sobre la necesidad de una dieta equilibrada es cuando menos un trabajo complicado, pero esperamos que con estos libros la tarea se torne en amena y divertida

>I LOVE ENGLISH! INGELERA MAITE DUT! ME ENCANTA EL INGLÉS!

urria 27, 2010 Utzi iruzkina

>We present you with a comprehensive list of titles to help you improve your English. These, along with a range of other titles, comprise the library’s language section.

Oso titulu zerrenda ederra zure ingelera ezagupen maila igotzeko.
Hauek, beste hainbat titulurekin batera, zure bibliotekako “Hizkuntzak” sailean edukiko dituzu noiznahi jaso ahal ditzazun.


Te presentamos una buena lista de títulos para mejorar tu nivel de inglés.
Éstos, junto con otra serie de títulos conforman la sección de idiomas de tu biblioteca.

Mailak:Uncategorized